sábado, 29 de enero de 2011

INFORMAZIO GEHIGARRIA

Kaixo denoi!!
Espero dut orain arte blog honetan irakurri duzuen informazioa baliagarria eta interesgarria iruditu zaizuela,. Orain arte irakurritakoaren helburua gehien bat zuek gaixotasunari buruz ideia orokor bat eduki zenezaten izan da, eta beraz, honenganako interesa piztea. Hau honela izan bada eta gaixotasuna gustoko izan baduzue, honen inguruan informazioa bilatzera animatzen zaituztet, eta nahi izanez gero hemen uzten dizuet OMIM-etik ateratako artikulu bat (ingelesez). Gaixotasunaren biokimika, klinika... eta batez ere genetika lantzen ditu, beraz azken arlo hau ezagutu nahi duenarentzat oso ongi dago .Laburpen moduan, kromosoma ezberdinak egon daitezke inplikatuta gaixotasunean eta mutazio ezberdinak baita ere, nahiz eta oraindik gaixotasun honen inguruan asko dagoen ikertzeko.

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/omim/137580

Honez gain, zuetako norbaitek gai konkreturen baten inguruan jakinmina izango balu eta blogean argitaratzea gustatuko balitzaio, lasai esan diezadala!
Hurrengorarte!

1 comentario: