sábado, 8 de enero de 2011

TOURETTE eta HEZKUNTZA (III)

Kaixo denoi!!
Atzo tourette sindromea pairtazen duten umeek ikasteko eta ikasketa giroan integratzeko zuten zailtasunari buruz irakurtzeko aukera izan zenuten. Gaurkoan, hau ikus dezazuen, tourette sindromea zuen ume baten irakaslea izandakoari egin diodan elkarrizketa uzten dizuet hemen interesgarria egingo zaizuelakoan.
Persona hau derrigorrezko bigarren hezkuntza eskaintzen duen ikastetxe publiko bateko matematikako irakaslea da.

-Zein egoeratan jakin zenuen zure ikasleetako batek tourette sindromea pairatzen zuela?
Kurtsoa hasi berria zen eta ikastetxera lehengo aldiz iritsi ziren DBH 1 egin behar zuten ikasleak, 12-13 urtekoak. Nik ez nituen ezagutzen eta lehengo klasean presentazio labur baten ostean materiarekin hasi nintzen. Minutu gutxiren buruan soinu arraro bat entzun nuen, arnasketa sakon eta larritu baten modukoa. Ez nion garrantzirik eman baino minutu gutxira soinua errepikatu zen. Orduan norbait arpa jotzen ari zitzaidala pentsatu nuen eta adi geratu ninzten ea nor ari zen soinua jakiteko. Azkenik ikusi nuen zeinek egiten zuen soinua, baina segituan konturatu nintzen ez zela txantxetan ari bere inguruko inork ez baitzuen barrerik egiten. Klasetik ateratzean bere tutorearekin hitz egin nuen eta hark esan zidan lehengo aldiz tourette zuela.


-Ondo iruditzen al zaizu informazio hori klasea eman aurretik ez izatea?
Egia esanda, nahiago nuke aldez aurretik esan izan balidate, baina dirudienez egoera zela eta ni ez nintzen enteratu bai ordea betse irakasleak.


-Bere klasekideek nolako jarrera zuten?
Klasekideak egiten zuen soinu bakoitza existituko ez balitz bezala jokatzen zuten. Inork ez zuen barrerik egiten eta inor ez zen distraitzen. Azken finean, 2 urte zituztenetik ohituta zeuden klasean batera egotera eta beraz beraientzat ez zen ezer deigarria.


-Diozunagatik persona honek zuen síntoma bakarra hori zen eta honek ez dirudi oso larria, baina tik-ak agresibogoak balira egoera aldatuko litzatekela iruditzen zaizu?
Ez litzateke berdina izango noski. Etengabeko tikak izango balitu eta egiten zituen soinuak asko izango balira klasea emateko ez zen giro egokirik egongo, bera ez kontzentartzeaz gain gainontzekoek ere ezingo baitzuten lanik egin.


-Gaixotasunarekin batera askotan bestelako trastornoak izatea ohikoa omen da, adibidez arreta defizita. Pertsona hau nola zebilen ikasketetan?
Esan bezala, ez zuen sintoma oso larririk eta ez zuen bestelako trastornorik pairatzen. Egia esateko ikasle ona zen.


-Tratamenturik jarraitzen zuen ala ez ba al dakizu?
Nik dakitenagatik oso txikia zelarik aurkitu zioten gaixotasuna, eta beraz tratamentua jarraitzen zuen ordundik.


-Zuk gazte hau ikastola giroan ikusten zenuela dakigun arren, gainontzekoekin erlazionatzeko zailtasunik zuela zirudien?
Klasekideekin oso ondo moldatzen zela zirudien klasean behintzat


-Eta klasekoek nolako jarrera zuten berarekiko?
Klasekoek ere ondo tratatzen zuten, errespetu guztiaz


-Zure ustez, honelako gaixotasun bat jasaten duen persona batek klase bereziak jaso behar ditu ala ohiko giro batean integratu daiteke?
Nire ustez gaixotasun hau duten pertsonak ez dute zertan hezkuntza berezi bat jaso behar, gainontzeko ikasleen ikas giroa oztopatzen ez duten bitartean noski. Esan dudan moduan, tik oso soinutsuak izango balitu ez litzateke ona ez berarentzako eta ezta gainontzekoentzat ere, eta integrazioaren alde nagoen arren posible ez denean  clase bereziak jasotzea veste erremediorik ez dago.


-Mila esker zure laguntza eta informazio guztagatik. 

3 comentarios:

  1. long qt-koak nor baino nor ari garela ematen du
    nondik lortu duzu informazioa?

    ResponderEliminar
  2. gaixotasun oso interesagarria eta desberdina da benetan.

    ResponderEliminar