BITXIKERIAK

GAIXOTASUNA PAIRATZEN DUTEN PERTSONA FAMATUAK

Tourette Sindromea pairtazen duten pertsona famatu batzuk aurkitu ditut interneten. Batzuk besteak baino ezagunagoak egingo zaizkizue, baina informazio gehigarria nahi baduzue urdinez agertzen diren izeneen gainean klikatu eta wikipediara iritsiko zarete pertsona horri buruz eta gaixotasun  nola eraman zuten irakurtzeko.

-“BASSHUNTER” Dj eta abeslari suizoa. Basshunter
-“TIM HOWARD” futbol jokalari profesional estatubatuarra Tim Howard
-“ANDRÉ MALRAUX” nobelista eta politikari frantsesa André Malraux
-“MAHMOUD ABDUL-RAUF” saskibaloi jokalari profesional estatubatuarra Mahmoud Abdul-Rauf
-"NAPOLEON BONAPARTE" militar eta gobernatzaile frantsesa (hau iturri batzuen arabera) Napoleón Bonaparte
-"WOLFGANG AMADEUS MOZART" konpositore austriarra ( hau ez dute iturri guztiek baieztatzen) Wolfgang Amadeus Mozart

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
NIKOTINA: TOURETTE SINDROMEARENTZAT ONURAGARRIA

Beste bitxikeria bat duzue hemen. Harrigarria dirudien arren, artikulu batek (zientzia.net-etik ateratakoa) azaltzen digu nola ERRETZAILE izateak (nikotina dela eta), Tourette sindromea duten pertsonen bizi kalitatea hobetu dezaken. Eta ez hori bakarrik, beste gaixotasun batzuk pairatzen dituztenenak ere bai. Hauxe duzue Tourette sindromeari buruz hitz egiten duen artikuluaren zatia:



"Nolanahi ere, erretzailearentzat benetan pisuzko eta onuragarri diren beste zenbait funtzio psikologiko indartzen ditu nikotinak. Esaterako, arreta handia luzaroan eskatzen duten lan aspergarrietan kontzentrazioa eta zehaztasuna hobetzen ditu. Ikasketa-prozesuko eta oroimeneko zenbait alderdi hobe ditzake, eta badirudi informazioa azkar prozesatzeko trebetasuna ere susper dezakeela.
Horrekin lotuta, Alzheimerren gaixotasunaren moduko dementzietan oroimen- eta ikasketa-arazoak konpontzeko nikotina erabil ote daitekeen aztertu dute. Izan ere, ikertzaileek ikusi dute beta amiloide proteinak metatzea saihesten duela nikotinak.
Proteina horrek, bereziki, Alzheimerren gaixotasuna dutenen garunari egiten dio eraso, eta hainbat forma har ditzake. Nikotina beta amiloide proteinarekin elkartzen da, eta Alzheimerra duten gaixoen garunetan agertzen den forma metatzea saihesten du. Beraz, etorkizunean beharbada nikotina Alzheimerren gaitza sendatzeko erabiliko da. Hala ere, gaiaren inguruan egin diren ikerketa guztiak ez datoz bat.
Bestalde, Tourette-ren sindromea duten gaixoen bizi-kalitatea ere hobe dezake nikotinak. Touretteren sindromea duten pertsonek hitz- eta muskulu-tikak dituzte, eta inongo kontrolik gabe astintzen dituzte burua eta gorputzeko zenbait atal. Sindrome horri aurre egiteko, botika antipsikotikoen dosi txikiak hartzen dituzte, baina botika horiek albo-ondorio larriak dituzte: zorabioa, buruko mina eta deshidratazioa, besteak beste. Orain urte batzuk adituek ikusi zuten nikotina-dosi txikiek tik horiek baretzen zituztela. Hau da, botika horiek guztiak alde batera utzi eta eguneroko jan-edanean nikotina pixka bat sartuz, arazoa neurri handi batean konpon daiteke. Bide batez, nikotinak utziko lituzkeen albo-ondorioak arinagoak lirateke. Noski, ez gara tabakoaz ari! Ikertzaileentzako hurrengo urratsa albo-ondorio horiek ezabatzea litzateke."

Artikulu osoa eskuragarri duzue honako helbidean:

http://www.zientzia.net/dossierra.asp?Id=229&Dossier_kod=29&Orr=3


-------------------------------------------------------------------------------------------------------------

ZEIN DIRA TOURETTE SINDROMEAREN EGIAK ETA GEZURRAK??

Agian zuetako batzuk Tourette sindromea lehendik ezagutzen zenuten telebisatn edo pelikularen batean ikusita. Esan beharra dago hauetako askotan, tikak eta "takoak" direla medio umore puntu bat eman nahi diotela pelikaulari eta beraz, esaten dituzten gauza batzuk ez direla egiak. Hemen duzue artikulu bat hau argituko dizuena:

http://www.soitu.es/soitu/2008/01/25/salud/1201270213_324536.html

Ez baduzue artikulu osoa irakurri nahi hemen dituzue datu esanguratsuenak:

- Populazioaren %1 ak baino gutxiagok dauka, beraz ez da oso erraza kasuak ikustea.
-Tourette sindromea dutenetatik oso gutxik dute COPROLALIA ( "tako" esateko joera). Aldiz, telebisatn denek dutela ikusiko dugu.
-Coprolalia agertzen duten gutxi horiek, soilik 2-3 "tako" esan dizakete jarraian soilik, eta pelikuletan esaldiak entzungo ditugu.
-Tik bokalak ez dute zertan "takoak" izan beti

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------

KANNABISA ETA TOURETTE SINDROMEA

Hemen duzue gaur aurkitu dudan artikulu bitxi bat, non kanabisak tourette sindromean hobekuntzak eduki ditzakela esaten den. Hau esateko hainbat unibertsitatek egindako estudio bat hartzen du artikuluak abiapuntu moduan , non tourette sindromea eta " sindrome de deficit de atencion" dituen 15 urteko gazte bati kannabisa eman zaion ( eta inhibizio kortikala handitzeko farmako batzuk ere bai honekin batera). Gazte honek tiken gutxipen bat jasan du, eta gainera albo efekturik ez. Hala ere, esan beharra daukat artikulu hau ez dudala ez pubmed, OMIM... bezalako orrialde mediku batean aurkitu, marihuanaren onura terapeutikoei buruz hitz egiten duen orrialde batean baizik.
Artikuluaren funtsa hori den arren, hemen duzue artikulu osoa.

http://www.lamarihuana.com/cannabis-medicinal/el-cannabis-es-eficaz-en-el-tratamiento-del-sindrome-de-tourette-con-trastorno-por-deficit-de-atencion-e-hiperactividad-tdah/